domingo, 25 de mayo de 2014

sábado, 24 de mayo de 2014

EZAGUTU BARAKALDO

Aste honetan zehar "Ezagutu Barakaldo" izeneko  proiektua burutu dugu. Proiektu honek Barakaldoko ingurumena eta historia ezagutzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu.
Astelehenean,  Clara Campoamor kultur etxetik Barakaldotik hurbilen dauden mendiak behatu genituen .


Basatxo-Arroletza-Sasiburu katea-Peñas Blancas-Apuko-Argalario
Mapan Barakaldoko auzoak, inguruko herriak , ibaiak ... kokatu genituen.
Tresna desberdinak erabili genituen hainbat datu jasotzeko asmoz: haize-orratza, higrometroa, sonometroa, termometroa...
Ondoren, Barakaldoko historia mendeetan zehar ezagutu genuen .
Larrea jauregia

Gure ibai-adarra ikustera hurbildu ginen eta zein ibai Barakaldotik igarotzen diren jakin genuen (Castaños, Galindo eta  Cadagua ibaia ). Barakaldo itsasadarraren ezkerraldean dago.
Nerbioi- Ibaizabal  itsasadarra
Erandio  Barakaldotik ikusita


Arratsaldez,  Monto baserria ikustera abiatu ginen, hor Julian Larrea bizi da. Julian Larrea haizkolaria da eta berarekin oso arratsalde atsegina pasatu genuen bere bizipenak entzuten..

Julian Larrea

Egur-ikatza egosteko txondorra









Asteartean , Errekatxora joan ginen eta gure herriko historiari buruzko informazio gehiago ezagutu genuen. Irakasle batek Barakaldoko burdin meategirik garrantzitsuena Arnabal izan zela kontatu zigun.
Burdin minerala mota desberdinak ere ikusi genituen( goetita, limonita eta hematite gorria ).


Jarraian, Errekatxoko Castaños ibaiaren inguruko ekosistema aztertu genuen .




Arratsaldez, berriro Errekatxora itzuli ginen Bolos a Katxete izeneko herri kirola  nola jolasten den ikustera eta ez da batere erraza !!

Ostegunean, udalak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko asmoz udaletxera joan ginen.Batzar Aretoan  politikari batek harrera egin gintuen  eta gero, pleno txiki bat ospatu genuen..Guk, zinegotziak izango bagina bezala  Barakaldo hobetzeko proposamak egin genituen eta azkenean, gehien gustatu zitzaiguna aukeratu genuen.

Ostiralean, Avellanedako Juntetxera abiatu ginen eta  Erdi Aroko bizimoduari buruzko informazio gehiago eman ziguten Jarraian, El Pobaleko burdinola ikusteko aukera izan genuen, eta hor burdina lantzeko tailerra egin genuen.

Ikatza biltzeko eremua
El Pobaleko burdinolean,  egur-ikatzaren biltegia

Aste honetan zehar, Ezagutu Barakaldo izeneko proiektuak  Barakaldoko historiaz , kulturaz  ingurumenaz... ezagutzeko aukera ezin hobea eman digu.