jueves, 3 de diciembre de 2015

Gelako lanak

Kaixo familiak:
6.A ko ikasleak gara eta ingurunen egindako lan batzuk erakutsi nahi dizkizuegu!
 




NUTRIZIOA ETA ELIKADURA

       6. mailakoek  hilabete batzuk daramatzagu lanean, eta natura arloan lan politak eta interesgarriak egin ditugu.
     Hona hemen guk egindako lanak:


miércoles, 25 de noviembre de 2015

PLANETARIOAN



          Pasaden astean, Gorabiden zegoen planetariora 6. mailakoak joan ginen.
          Lehenengoz, argazki bat atera genuen planetarioaren aurrean. Planetarioa puzgarri bat esfera modukoa zen. Barruan proiektore bat zegoen, eta andereñoak argiak itzali ituenean, bideoa ikusi genuen.
          Hasieran, Lurra zeri ematen dion bira, eta nola egiten duen ikusi genuen. Gero, izarrak ikusi genituenean ikasi genuen bat zegoela mugitzen ez zena, Ipar Izarra hain zuzen ere. Gerroago, udazkeneko konstelazioak ikusi genituen, eta haien izen mitologikoak ere; adibidez: Zezeus, Balea...
        Azkenean, planetariotik atera ginen, eta klasera bueltatu ginen. 
         

METRO BILBAO

      Pasaden asteko 16 eta 17an, 6.mailakoak Metro Bilbaora joan ginen. 
      Gauza asko ikasi genituen, adibidez nola eta nondik kontrolatzen diren metroak, nola atera Barik edo txartel bat metroz joateko... 
      Oso irteera interesgarria eta dibertigarria izan zen, batez ere makinasteren kabinan sartu ginenean.
      Hona hemen egun horietako argazkiak.



lunes, 19 de octubre de 2015

GORBEIARA JOAN GARA

       6. mailako ikasleak Gorbeiako Parke Naturalera joan ginen urriaren 9an. Asko ikasi genuen, eta gainera oso ondo pasatu genuen. 
       Parketik ibilaldi bat egin genuen elurzulo eta karobi bat ikusteko. Oso interesgarria izan zen.
       Hamaiketako ordua ailegatu zenean, oso bista politak zituen leku batera eraman gintuzten. Hortik, Anboto eta Mari oso ondo ikusten ziren.
       Bazkaldu eta gero, bai hor bai Areatzan, denbora izan genuen jolasteko.
 ZEIN ONDO PASATU GENUEN!!!

jueves, 25 de junio de 2015

6. mailetako ikasleen agurra

Aurtengoa Rontegi eskolan gure azken ikasturtea izan da. Eskola gure bigarren etxea izan da azken urteotan. Hemen oso ondo pasatu dugunez ez dugu alde egin nahi; baina Institutura joan behar dugu.
Zaila da zuei agur esatea, gure bizitzaren parte izan zaretelako; baina gogoan izango ditugu irakasleak eta ikasleak eta bisitatzera etorriko gara.
Eskerrik asko gurekin urte hauetan egoteagatik.
Agur eta ondo pasa!

 

miércoles, 24 de junio de 2015

lunes, 15 de junio de 2015

viernes, 12 de junio de 2015

XX. MENDEA

XX. mendea lantzen dugun bitartean bideoak editatzen ikasi dugu! Hona hemen gelan egindako bideo batzuk...
 


domingo, 7 de junio de 2015

domingo, 24 de mayo de 2015

Ipuinak irakurtzen

Asteartean 3 urteko geletara joan ginen ipuinak kontatzera. Txikiak adi-adi egon ziren ipuinak azaltzen genituen bitartean. Oso esperientzia polita iruditu zitzaigun!

HHn ipuinak irakurtzen

jueves, 14 de mayo de 2015

BARAKALDOKO GIDA

Ezagutu Barakaldo programan parte hartu eta gero, Barakaldoko gida sortu dugu gure herria ezagutzera emateko. Lau zatitan banatu dugu: kokapena, historia, auzoak eta biztanleria. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

KOKAPENA






HISTORIA






AUZOAK




BIZTANLERIA



BARAKALDOKO ARGAZKIAK 
 

lunes, 11 de mayo de 2015

Euskera astea

Pasaden astean euskera astea ospatu dugu. Mota askotako ekintzak burutu ditugu, besteak beste euskera piztuz, Fueros emparantzan, Bide Hezkuntza, txirula jo eta jolasak patioan. Aste dibertigarria izan da.
 
 

martes, 5 de mayo de 2015

Kontsumo tailerrak

Pasaden astean kontsumo tailerretan hartu genuen parte. Aurten bi tailer burutu ditugu: supermerkatua eta litxarreriak. Biak oso dibertigarriak izan dira. Hona hemen argazki batzuk, espero dugu zuen gustukoak izatea.
 
 


domingo, 26 de abril de 2015

Ezagutu Barakaldo

Aurreko astean Ezagutu Barakaldo egin genuen. Aste osoan zehar hainbat ekintza buru genituen, haien artean: Lorategi Botanikoa bisitatu, udaletxea ikusi eta pleno txikia egin, Clara Campoamorren Barakaldoko datuak eta historia ikasi, Errekaotxo bisitatu eta ekosistema aztertu, El pobaleko burdinola ikusi... Hemen duzue astean egindako argazkiak!

domingo, 8 de marzo de 2015

BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA

Ostegunean Bizkaiko Elikagaien Bankua (Basaurin) bisitatzera joan ginen. Bi elkarrizketa egin genituenez, informazio asko lortu genuen klasean egiten ari garen lanetan idazteko. Lehenengo elkarrizketa bulegoko arduradunari egin genion eta bigarrena biltegiko arduradunari. Gainera grabadora eraman genuen grabatu ahal izateko. Bisita bukatzean, patatak eta zuku bana oparitu ziguten!

viernes, 13 de febrero de 2015

Inauteriak

Azkenean inauteriak heldu dira,hori dela eta lan egin dugu guztia ahalik eta hoberen ateratzeko. Surflariz mozorratzeko taula prestatu dugu gure familiakoen laguntzarekin eta gainera nagusienak garenez, bertsoak bota ditugu bai patioan bai megafoniaz. Horretaz aparte dantza egin dugu eta amaitzeko txokolate bero-beroa edan dugu, bai dibertigarria!
 
 

miércoles, 28 de enero de 2015

Ertzaintza

Gaur ertzaintza bat etorri da eskolara Interneten aurki ditzakegun arriskuei buruz hitz egitera. Oso interesgarria iruditu zaigu eta gauza berriak ikasi ditugu: jokabide txarraren ondorioak zeintzuk diren, ciberbullyinga zer den eta zer egin horrelako egoera baten aurrean... 



miércoles, 21 de enero de 2015

Gure glogsterrak

Urte berria hasi bezain laster gauzak ikasten jarraitu dugu, hori dela eta beste tresna erabiltzen ikasi dugu  "glogster" deitutakoa. Honekin testuak, irudiak, bideoak, eta abar berehala ipin ditzakegu eta gainera guztiz dibertigarria da.

Planisferioa, paraleloak, eskala...

Hona hemen klasean aztertu dugun power point-a, hemendik ikasteko!!