lunes, 19 de octubre de 2015

GORBEIARA JOAN GARA

       6. mailako ikasleak Gorbeiako Parke Naturalera joan ginen urriaren 9an. Asko ikasi genuen, eta gainera oso ondo pasatu genuen. 
       Parketik ibilaldi bat egin genuen elurzulo eta karobi bat ikusteko. Oso interesgarria izan zen.
       Hamaiketako ordua ailegatu zenean, oso bista politak zituen leku batera eraman gintuzten. Hortik, Anboto eta Mari oso ondo ikusten ziren.
       Bazkaldu eta gero, bai hor bai Areatzan, denbora izan genuen jolasteko.
 ZEIN ONDO PASATU GENUEN!!!