jueves, 21 de junio de 2012

GORBEIAN ZEHAR

Gaur ikasturte honetako azken irteera burutu dugu.
Lehendabizi, Areatzan egon gara eta gero, Gorbeiako Parke Naturalera abiatu gara.  
Ondo pasatzeaz gain ekosistema honi buruz asko ikasi dugu.

Gorbeia Bizkaia eta Arabako lurraldeen artean dagoen mendia da. Bere gailurra 1.481 metrotan dago eta goian 18 metroko gurutze ezaguna dauka.
Gorbeiaz informazio gehiago ezagutzeko esteka honetan klikatu:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Gorbeia                         








CUENTO VIAJERO 2011-12 (6.B)

CUENTO VIAJERO 2011-12 (6.A)

miércoles, 20 de junio de 2012

ERREPORTAJEAK IDAZTEA

GUGGENHEIM     MUSEOA

GUGGENHEIM MUSEOA 1997.URTEAN ZABALDU ZEN.

Guggenheim museoa arte modernoko museo bat da. Frank Gehryk, Estatu Batuetako arkitekto batek, eraiki zuen Nerbioi itsasadarraren gainean.
1993an obrak hasi ziren eta 1997ko urriaren 18an zabaldu zuten museoa.
Museoaren estiloa dekonstruktibismoa da. Titaniozko pieza guztiak osatzeko , CATIA izeneko programa bat erabili zuten.
Orotara 24.000 metro karratuko azaleraz eta  11.000 metro  karratua erakusgelatzat ditu.
Museoa erakusketa aretoaz gain, gune gehiago ditu: liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe eta kafetegi bat.
Museoaren ekialdeko atrioak 50 metroko altuera dauka, bere lehioak " Natural 62 " du izena, Idom enpresak disenaitutakoa.
Horrez gain, kanpoan Puppy izeneko txakurkumea, hamabi metrokoa eta Mazarredo Zumarkalean kokatuta dago.

                                                                                              Julene  Zango



     

sábado, 2 de junio de 2012



EUSKERA PIZTUZ

Atzo, ekainaren 1ean, 6.mailakook "euskera piztuz" jaia ospatuko genuen . Foruen enparantzara joan ginen  eta han Barakaldoko beste ikastetxekoekin bildu ginen euskeraren alde; han jokuz, dantzaz eta bertsoz  gozatzeko  aukera ezin hobea izan genuen . Guk bertsolaritza klaseetan prestatutako zenbait bertso bota genituen , eta egia esan,  nahiko ondo egin genuen , Unairi eskerrak eman behar dizkiogu bere laguntzarengatik.
Egun polita izan zen , baina txarrena eguraldia izan zen, kiskaltzeko zorian egon ginen eta.