martes, 18 de junio de 2013

Ikasrurtearen amaiera

2012-13 ikasturtea amaitzear dago eta berehala ikasleak Institutura joango dira; gure ikastetxea utziko dute hurrengo urratsa emateko. Bi urte hauek, batez ere azkena, berehala pasatu zaizkigu. , horrek esan nahi du gustura egon garela. Aurten lan gogorra egin dute eta ahalegindu dira ikasketetan eta haien arteko lizkarrak konpontzen. Nik uste dut harremana estutu dutela eta hori oso garrantzitsua izango da hemendik kanpo elkarrekin egoteko.Asko ikasi dute eta iritzia emateko aukera izan dute.Luze hitz egin dute eta gehienetan akordio batera ailegatu dira, nahiz eta batzuetan haserretu; batez ere baloirik gabeko egunetan, edo patioko jolasak zeudenean. Futbolak ere arazoak sortarazi dizkigu, baina lasaituz gero eta hitz eginez konpondu ditugu. Urte gogorra izan da emaitza onak ateratzeko presioa nabaritu dutelako, baina ondo pasatzeko uneak ere egon dira. Nik orokorrean esan ahal dut erreza izan dela ikasle hauekin lan egitea eta sortutako giroa polita izan dela. Gurasoekin ere harreman ona izan dut eta behar izan dudanerako laguntzeko prest egon dira. Hori dela eta espero dut datorren ikasturtean ondo jarraitzea. Ondo pasa oporretan!

lunes, 10 de junio de 2013

Urkiola

Gaur Urkiolara abiatu gara. Parke naturala Barakaldotik nahiko urrun dagoenez bide luzea egin dugu; gainera Urkiolatik autobusa ezin zen pasatu, orduan Dima mendatetik joan gara eta bihurgunez beterik dagoenez batzuk zorabiatu egin dira. Eskerrak eguraldi polita izan dugula, atzo euri asko egin zuelako. Hasieran basotik paseo bat ematera joan gara, hor zuhaitzak: pagoak, urkiak, aritzak... aztertu ditugu. Mendia lokatzez beterik zegoen, hori dela eta buzti gara, baina ez gara erori. Gero hamabietakoa hartu dugu eta mikroskopioa hartu dugu animalien mokoak, garezurrak eta atzaparrak aztertzeko. Ondoren txoriak behatzera joan gara, berriro lokatza, baina pena merezi izan du. Jarraian parkeari buruzko filma ikusi dugu eta bazkaldu egin dugu. Lekua oso ondo zegoen, mahaiak eta aulkiak zeuden lasai jateko. Gero jolasten ibili gara eta autobusera joan gara. Itzultzeko bidetik eliza eta Amboto mendia ikusi ditugu. Primeran pasatu dugu etra gauza pilo ikasi ditugu.

jueves, 6 de junio de 2013

Euskara piztuz

Gaur, ekainaren 6an,5. eta 6. mailakook Fueros emparantzara joan gara Euskera piztuz ospatzera. Maiatzaren 31n programatuta zegoen, baina euria zela eta,atzeratu zuten.Barakaldoko eskola guztietako ikasleak egon gara hor. Guk eskolan prestatutako bertsoak bota ditugu eta 5. mailakoek dantza egin dute. Gero DJ zegoen eta dantza egiteko aukera izan dugu. Eguraldi polita egin du eta ondo pasatu dugu.