viernes, 23 de diciembre de 2016

Gabonak ailegatu dira eta familiakideekin egoteko sasoia da. 6.mailako tutoreok gabon zoriontsuak  eta urte berri on opa dizuegu.
                       Gabonak gabon
                       zorionak zorion
                       Urte Berri On!!!


martes, 22 de noviembre de 2016

Bizkaiko Elikagaien Bankua

Kaixo lagunok:
6. mailako ikasleok gara eta Bizkaiko Elikagaien Bankukoekin proiektu solidarioa egiten ari gara. Hori dela eta, elikagaien bilketa egingo dugu datorren astean eskolan. Informazioa honako poster hauetan dago. Anima zaitezte parte hartzera!

jueves, 27 de octubre de 2016

Erlijioa

 Kaixo lagunok:
Aurten 6.mailako erlijio-taldekideok oporretan eduki ditugun esperientziak zuekin partekatu nahi ditugu. Zuen interesekoak izatea espero dugu.




jueves, 13 de octubre de 2016

Deskribapenak

Aurten gure biografia egin beharrean ikaskide batena egin dugu. Espero dugu zuen gustukoak izatea.





lunes, 10 de octubre de 2016

Nutrizioa

Nahiz eta ikasturtearen hasieran egon lan egiten hasi gara eta Natura arloan lehenengo gaia landu dugu "Nutrizioa". Hori dela hemen dituzue egindako lanak zuek ikus ditzazuen.


miércoles, 5 de octubre de 2016

Gorbeia

Urriaren 4an Gorbeiara joan gara ikasturte berriari hasiera emateko. Hor oso ondo pasatzeaz gain gauza interesgarriak ikasi ditugu. Hona hemen egun horretako argazki batzuk:


jueves, 15 de septiembre de 2016

Ikasturtearen hasiera

2016-17 ikasturtea hasi da eta 6.mailan gaude. Gogoz hasi gara eta espero dugu horrela jarraitzea. Hona hemen gure agurra:


martes, 28 de junio de 2016

GURE AGURRA



Ikasturtea eta 6. mailakoentzat eskolan egin dugun bidea amaitu da. Oso pozik egon gara urte guzti hauetan  eta guztiekin ospatzeko dantza batzuk prestatu ditugu.
                   Agur eta ondo pasa oporretan!!! 




martes, 31 de mayo de 2016

BERTSOLARITZA

                                                                                                                          Gaur, 6. mailakoak Clara Campoamor kultura-etxera joan gara bertso saio bat ospatzera. Gure txandan Ibaibe, San Paulino de Nola eta San Juan Bosco eskolak gurekin hartu dute parte. Txanda ezberdinak egon dira, bigarrena gurea izan da eta oso ondo atera zaigu. Guk,guk prestatutako bertso batzuk abestu ditugu, beste batzuk asmakizunak bota dituzte, eta besteek saioari hasiera eta amaiera eman diote. Oso ondo egon da eta asko disfrutatu dugu. 




martes, 24 de mayo de 2016

MAKETAK HISTORIAN ZEHAR


       6. mailakook pasaden asteko ostegun eta ostiralean Historiari buruzko erakusketa bat antolatu genuen gure pasabidean. Honen berria emateko, beste mailetako irakasleei korreo bat bidali genien gonbidapen batekin.
      Ikustera joan zirenei asko gustatu zitzaien, eta zuei gustatzea  espero dugu.


     

domingo, 3 de enero de 2016

EZAGUTU BARAKALDO

     
      6.Bkoak  aste bat egon gara gelatik kanpo gure herria ezagutzen.
      Hona hemen argazkietan egin dugun ibilbidea.