domingo, 22 de junio de 2014

2013/ 2014 IKASTURTEAREN BUKAERA


Ekainaren 20an ikasturtearen bukaera ospatu genuen eta emozio kontrajarriak bizi izan genituen, alde batetik poza,  oporrak hasi direlako eta beste aldetik pena,  Errontegi eskolan azken urtea delako
Festa goiz osoan zehar ospatu genuen eta egitarau zabala izan genuen : antzerkia, disko-txiki patioan, jolasaldia, bazkaritxoa eta  bukatzeko,  gure agurra .
Nahiz eta oso urduri egon, prestatutako antzerkia, abestiak eta dantza primeran atera ziren eta txaloen artean eskolako beste umeak agurtzeko aukera izan genuen.
Nik, zuen andereño Txarok, zuek  eskola honetako  oroimen polit bat eramatea espero dut eta hemen ikasi duzuena  balioagarria izan dadila zuen bizitzan. Nik , gutxienenez, oso pozik egon naiz zuekin eta arlo guztietan  egin duzuen aurrerapenarekin
Orain, datozen oporretaz  gozatu eta badakizue eskolako ateak beti zabalik izango dituzuela nahi duzuenerako.
                                                          Besarkada   handi  bat        




                                           




sábado, 14 de junio de 2014

ARTZINIEGARAKO IRTEERA

Ekainaren 12an 3., 5. eta 6. mailako ikasleok Artziniegako museo etnografikoa ikustera joan ginen eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. Jolasteko ere astia izan genuen eta oso eguraldi ederra egin zuenez, primeran pasatu genuen !!!