lunes, 22 de abril de 2013

Gosari bihotz osasungarriak

Pasaden ostegunean gosari berezi bat izan genuen. Etorri ginen gosaldu gabe eta bideo bat ikusi genuen ondo gosaltzeak duen garrantzia jakinarazteko eta gero jantokian gosari osasungarria hartu genuen: esnea, kolakao, ogia, olioa, indioilarra eta fruita. Hasieran pentsatzen genuen ez zela geure gustukua, baina behin hasita gozo zegoela konturatu ginen eta ondo gosaldu genuen.

lunes, 8 de abril de 2013

EZAGUTU BARAKALDO

Martxoaren 11tik 15era Ezagutu Barakaldo programan hartu genuen parte eta gauza asko ikasi genituen.
Astelehenean Barakaldoko kokapen geografikoa eta historikoa aztertu geneuen Clara Campoamor kultur etxean. Hor tenperatura, haizearen abiadura eta hezetasuna neurtu genituen. Gero El botxora joan ginen eta kutsadura akustikoa neurtu genuen: hortxe "la casa de los seis amigos" ikusi genuen eta azaldu ziguten antzinean Franco-Belga trenbidea hortik pasatzen zela. Ondoren Desertu plazara joan ginen eta hurrengo geltokia itsasadarraren ondoan izan zen. Azkenik hiri-hondakin solidoen tratamendua ikusi genuen eta mutil batek funtzionamendua azaldu zigun. Arratsaldean   Monto baserrira joan ginen eta Julian Larreak naturarekin egin ahal diren gauzak erakutsi zizkigun.
Asteartean Errekatxon egon ginen eta landare eta animalia txikitxo aurkitu genituen. Harrapatu genuenarekin taula bat osatu genuen.
Asteazkenean Bizkaiko labe Garaiei bururuzko informazioa  izan genuen bideo batzuren bitartez.
Ostegunean pleno txikia egin genuen eta gero Lorategi Botanikora joan ginen.
Ostiralean museo batera joan ginen eta hor Erdi Aroko gauza asko ikasi genituen. geroago El Pobaleko burdinolera joan ginen eta hor burdina landu genuen.

 Unai Garcia