jueves, 3 de diciembre de 2015

NUTRIZIOA ETA ELIKADURA

       6. mailakoek  hilabete batzuk daramatzagu lanean, eta natura arloan lan politak eta interesgarriak egin ditugu.
     Hona hemen guk egindako lanak:


miércoles, 25 de noviembre de 2015

PLANETARIOAN



          Pasaden astean, Gorabiden zegoen planetariora 6. mailakoak joan ginen.
          Lehenengoz, argazki bat atera genuen planetarioaren aurrean. Planetarioa puzgarri bat esfera modukoa zen. Barruan proiektore bat zegoen, eta andereñoak argiak itzali ituenean, bideoa ikusi genuen.
          Hasieran, Lurra zeri ematen dion bira, eta nola egiten duen ikusi genuen. Gero, izarrak ikusi genituenean ikasi genuen bat zegoela mugitzen ez zena, Ipar Izarra hain zuzen ere. Gerroago, udazkeneko konstelazioak ikusi genituen, eta haien izen mitologikoak ere; adibidez: Zezeus, Balea...
        Azkenean, planetariotik atera ginen, eta klasera bueltatu ginen. 
         

METRO BILBAO

      Pasaden asteko 16 eta 17an, 6.mailakoak Metro Bilbaora joan ginen. 
      Gauza asko ikasi genituen, adibidez nola eta nondik kontrolatzen diren metroak, nola atera Barik edo txartel bat metroz joateko... 
      Oso irteera interesgarria eta dibertigarria izan zen, batez ere makinasteren kabinan sartu ginenean.
      Hona hemen egun horietako argazkiak.



lunes, 19 de octubre de 2015

GORBEIARA JOAN GARA

       6. mailako ikasleak Gorbeiako Parke Naturalera joan ginen urriaren 9an. Asko ikasi genuen, eta gainera oso ondo pasatu genuen. 
       Parketik ibilaldi bat egin genuen elurzulo eta karobi bat ikusteko. Oso interesgarria izan zen.
       Hamaiketako ordua ailegatu zenean, oso bista politak zituen leku batera eraman gintuzten. Hortik, Anboto eta Mari oso ondo ikusten ziren.
       Bazkaldu eta gero, bai hor bai Areatzan, denbora izan genuen jolasteko.
 ZEIN ONDO PASATU GENUEN!!!

jueves, 25 de junio de 2015

6. mailetako ikasleen agurra

Aurtengoa Rontegi eskolan gure azken ikasturtea izan da. Eskola gure bigarren etxea izan da azken urteotan. Hemen oso ondo pasatu dugunez ez dugu alde egin nahi; baina Institutura joan behar dugu.
Zaila da zuei agur esatea, gure bizitzaren parte izan zaretelako; baina gogoan izango ditugu irakasleak eta ikasleak eta bisitatzera etorriko gara.
Eskerrik asko gurekin urte hauetan egoteagatik.
Agur eta ondo pasa!

 

miércoles, 24 de junio de 2015

AZKEN TXANGOA

Pasaden astean ikasturteko azken txangoa egitera joan ginen, Añanara hain zuzen ere!


lunes, 15 de junio de 2015