Gaur goizean, kontsumo tailerrak egin ditugu. Lehenengo tailerrean zenbat kutsatzen duen eramaten ditugun arropak, zapatak... fabrikatzea kontatu digute.
Segidan, kristalezko pote batekin aire freskagarri bat prestatu dugu.
Amaitzeko jolas bat egin genuen bikoteak lotzen eta aldi berean, zein lehengai erabiltzen diren surfeko taulak, pilak.. egiteko ikasi dugu.
Bigarren tailerrean elikagaien gurpila erakutsi digute. Horretaz gain, bi motatako arrainak daudela ikasi dugu: arrain zuria eta urdina, zein den bakoitza jakiteko arrainaren isatsari begiratu behar diogu eta V forma duenaren isatsa arrain urdina da, adibidez, antxoak.
Arrain urdina koipe ona du eta koipe horri omega 3 deitzen zaio.
Gero menu osasungarri bat prestatzeko papera eman ziguten. Amaitu genuenean, gelan apalategi batzuk produktuekin zeuden, supermerkatu gisa eta guk hor menuaren osagaiak erosi behar genituen hamar eurorekin. Beste taldeko kideei txarto eman zizkioten bueltak eta erreklamazioa egin zuten.
Niretzak tailerrak oso ondo egon dira, alde batetik, asko ikasi dugulako eta beste aldetik, oso ondo pasatu dugulako.
Rubén Calvo
Gaur kontsumo tailerrak egiteko gela batera joan gara eta hor zegoen andereño bat Vanessa deitzen zena.
Vanessak kontsumitzen ditugun produktuak nolako prozesua jarraitu behar duten azaldu digu:
Lehenengoz naturatik lehengaiak hartzen dira, gero lantegi batera garraiatzen dira, hor eraldatu gero berriro beste lantegi batera edo supermerkatu batera eramateko.
Vanessak ere azaldu digu ez dugula hainbeste kontsumitu behar eta nola egiten den aire freskagarria irakatsi digu, horretarako lehengai hauek erabili ditugu: gatza, kanela eta limoia. Potea irekita armairu baten barruan uzteko aholkatu digu.
Ondoren, memorie jolasean aritu gara baina ezin izan dugu jolasa bukatu denbora faltagatik.
Alazne Jabonero
Gaur eskolan, goiz osoan zehar, kontsumo tailerrak egiten egon gara. Lehenengoz, goiko solairura igo gara eta hor bertan, Vanessa izeneko andereñoa zegoen.
Taldeka eseri gara eta kristalezko pote batekin aire freskagarri bat egin dugu gatza, kanela eta limoizko esentzia erabiliz. Jarraian, bikoteen jolasa egin dugu, produktu bat bere lehengaiarekin bete behar genuen, esate baterako kamiseta kotoiarekin.
Alazne Mosteiro
Jolasaldiaren ostean, bigarren tailerra egin dugu. 11:30etan beheko solairuko bideo-gelara joan gara eta hor gure zain Vanessa andereñoa zegoen supermerkatuaren tailerra egiteko.
Lehendabizi, nolakoa izan behar duen dieta osasungarria azaldu digu. Ondoren, lau talde osatu genituen eta lankideen artean menu osasungarri bat proposatu behar genuen. Segidan, asmatutako menuen osagaiak supermerkatuan erosi behar genituen, horretarako 10 € eman zizkiguten. Ordaintzeko orduan txarto eman zizkiguten bueltak, 10 zentimo falta ziren, azkenean erreklamazio-orria eta guztiz bete genuen.
Rakel de la Vega
No hay comentarios:
Publicar un comentario