Astelehenean, Clara Campoamor kultur etxetik Barakaldotik hurbilen dauden mendiak behatu genituen .
Basatxo-Arroletza-Sasiburu katea-Peñas Blancas-Apuko-Argalario |
Tresna desberdinak erabili genituen hainbat datu jasotzeko asmoz: haize-orratza, higrometroa, sonometroa, termometroa...
Ondoren, Barakaldoko historia mendeetan zehar ezagutu genuen .
Larrea jauregia |
Gure ibai-adarra ikustera hurbildu ginen eta zein ibai Barakaldotik igarotzen diren jakin genuen (Castaños, Galindo eta Cadagua ibaia ). Barakaldo itsasadarraren ezkerraldean dago.
Nerbioi- Ibaizabal itsasadarra |
Erandio Barakaldotik ikusita |
Arratsaldez, Monto baserria ikustera abiatu ginen, hor Julian Larrea bizi da. Julian Larrea haizkolaria da eta berarekin oso arratsalde atsegina pasatu genuen bere bizipenak entzuten..
Julian Larrea |
Egur-ikatza egosteko txondorra |
Asteartean , Errekatxora joan ginen eta gure herriko historiari buruzko informazio gehiago ezagutu genuen. Irakasle batek Barakaldoko burdin meategirik garrantzitsuena Arnabal izan zela kontatu zigun.
Burdin minerala mota desberdinak ere ikusi genituen( goetita, limonita eta hematite gorria ).
Jarraian, Errekatxoko Castaños ibaiaren inguruko ekosistema aztertu genuen .
Arratsaldez, berriro Errekatxora itzuli ginen Bolos a Katxete izeneko herri kirola nola jolasten den ikustera eta ez da batere erraza !!
Ostegunean, udalak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko asmoz udaletxera joan ginen.Batzar Aretoan politikari batek harrera egin gintuen eta gero, pleno txiki bat ospatu genuen..Guk, zinegotziak izango bagina bezala Barakaldo hobetzeko proposamak egin genituen eta azkenean, gehien gustatu zitzaiguna aukeratu genuen.
Ostiralean, Avellanedako Juntetxera abiatu ginen eta Erdi Aroko bizimoduari buruzko informazio gehiago eman ziguten Jarraian, El Pobaleko burdinola ikusteko aukera izan genuen, eta hor burdina lantzeko tailerra egin genuen.
![]() |
El Pobaleko burdinolean, egur-ikatzaren biltegia |
Aste honetan zehar, Ezagutu Barakaldo izeneko proiektuak Barakaldoko historiaz , kulturaz ingurumenaz... ezagutzeko aukera ezin hobea eman digu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario