martes, 15 de mayo de 2012

EZAGUTU   BARAKALDO
Astean zehar 6. mailako ikasleok Ezagutu Barakaldoko programan parte hartuko dugu.

Astelehena, 14 
Goizez Rontegi menditik Barakaldoko mendiak,  auzoak, mugak ... ikusi ditugu. Geure burua orientatzen ere ikasiko dugu, horretarako ipar-orratza eta planoa erabili ditugu.

Nerbio-Ibaizabal itsasadarra
Inguruko auzoak eta mendiak
  
El  Fuerte parkea
   
  Gero, Larrea dorretxea ikustera joan gara. Aurreko horman daukan armarria izugarria iruditu zaigu.
Dolores Ibarruri bidegorrian eta  Desertu plazan etenaldiak egin ditugu gure herriko historiari buruzko hainbat gauza ezagutzeko.
Azkenean, hondakinak neumatikoki biltzeko planta bisitatu dugu .  Sistema honen bidez jasotzen den zaborrarekin zer gertatzen den jakitea oso bitxia izan da.



Larrea   jauregia


Hondakinak neumatikoki biltzeko plantaren barruan










Arratsaldean , Monto baserrira joan gara.Baserri hau Gorostiza auzoan kokatuta dago, bertan ezagutu dugu Julian Larrea, plazer hutsa izan da berak dakien guztia entzutea.

Monto baserria

Julian Larreari arretaz entzun diogu

Txori baten habia

 Asteartea, 15

Asteartean ere oso ondo pasatu dugu.
Goizez, El Regatora hurbildu gara. Alde batetik, gune honetako historia azaldu digute eta bestetik, ibaiaren ekosistema aztertu dugu.
 

Goetita


 Arratsaldez, berriro El Regatora itzuli gara, gure zain Janire eta Efren zeuden. Harri-zulatzaileak dira eta zertan datzan herri kirol hau azaldu digute. Gero guk ere kirol hau praktikatzeko aukera izan dugu.



Osteguna 17

Gaur Barakaldo hobeto ezagutzen jarraitu dugu.
Lehendabizi, udaletxera joan gara, bazenekiten Barakaldo herriak hitu udaletxe izan dituela? Bai, oraingoa hirugarrena da eta gure herriko lehenengo udaletxea San Bizente auzoan egon zen.
Gero, Batzar Aretoan, pleno txikian  gure proposamenak egin ditugu Barakaldo hobetzeko asmoz.


Ondoren, San Bizente auzora abiatu gara. Lehenengo geldiunea Miranda Fundazioaren jatorria ezagutzeko egin dugu; jarraian, San Vicente elizaren aurrean gelditu gara eta hor , non zegoen Barakaldoko lehenengo udaletxea ikusteko aukera izan dugu. Azkenean, gure ibilbidea Lorategi Botanikoan bukatu dugu.




Ostirala 18

Gaur gure herriko historian murgiltzen jarraitu dugu eta horretarako Enkarterrietako Museoa eta El Pobaleko burdinola bisitatu ditugu. 
 Oso dibertigarria izan da antzinako metodoak jarraituz  burdina lantzea.

Hona hemen  El Pobaleko esteka:


 Ezagutu Barakaldoko blogaren helbidea :






No hay comentarios:

Publicar un comentario