domingo, 6 de octubre de 2013
2.013 / 2.014 IKASTURTEA
Gorbeiako argazkiekin 6.mailako blogera ongi etorria eman nahi dizuegu.
Pasaden urriaren 1ean Gorbeiara joan ginen .
Lehendabizi, autobusez Areatzako herrira heldu ginen. Areatza oso herri interesgarria da, alde batetik, Gorbeiatik oso hurbil dagoelako eta beste aldetik, Erdi Aroko eraikinak dituelako.
Areatzan bertan,Interpretazio zentroa bisitatu genuen Ainara eta Olaiaren laguntzarekin. Ainarak Gorbeiako landaredia eta faunari buruzko azalpenak eman zizkigun.
Ondoren, indarrak berritzeko hamaiketakoa hartu genuen Udaletxeko enparantzan. Gero, berriro autobusa hartu eta Saldropoko hezeguneetara abiatu ginen.. Hor egin genuen ibilbidean zehar animalien aztarnak bilatzeko, landare mota desberdinak aztertzeko eta masustak jateko denbora izan genuen.
Gorbeiarako irteera oso dibertigarria izateaz gain Gorbeiako Parke Naturalari buruzko informazioa ezagutzeko aukera ezin hobea izan dugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario